TXIRRINDULARITZAKO 1 MAILAKO ENTRENATZAILE IKASTAROA



Txirrindularitzako 1 mailako entrenatzaile ikastaroa
Euskadiko Txirrindularitza Federazioak eta KITEB Kirol Teknikarien Eskolak Txirrindularitzako I mailako Kirol Teknikari ikastaroa antolatzen dute
.

Zer esan nahi du ikastaroa ofiziala izateak?

Formakuntza araututa dago, eta titulua Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Minisiterioak ematen du. Kirol-jarduera profesionala arautzea autonomia-erkidegoen eskumena da, eta dagoeneko asko dira, legez, prestakuntza hori eskatzen duten erkidegoak kirol-teknikari eta -begirale lanak egin ahal izateko (Katalunia, Madril, Extremadura, Errioxa, Andaluzia, Nafarroa, Murtzia, Gaztela Leon). Eta beste batzuetan, Euskal Autonomia Erkidegoa, Kantabria edo Galizian, aurreproiektuak oso aurreratuta daude eta legea laster onartuko da; beraz, ia estatu osoan ezinbestekoa izango da titulu ofizial bat izatea txirrindularitza talde bat entrenatu edo zuzentzeko.

Ze eskumen lortuko ditut titulu honekin?

1. mailako tentrenatzaile tituluarekin txirrindularitzako gazte mailak entrenatu eta zuzendu daitezke. Titulua lortzeko, beharrezkoa da txirrindularitzako bloke zehatza (egungo deialdia, uztailaren 15etik irailaren 1era) eta bloke komuna (deialdia irailaren 15etik aurrera) egitea.

Laguntzaile-tituluak teknikari bati entrenamendu- eta zuzendaritza-lanetan laguntzeko gaitzen du, gazte-mailara arte.


Ikastaroren batera aurrez-aurre joan beharko dut?

Ez, ikastaro osoa online da, etxetik egin dezakezu, inolako klasetara aurrez-aurre joan beharrik gabe.

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarra izan gabe ikastaroan izena eman dezaket?

Bai, jakina, Espainiar estatuko nazionalitatea edo bizilekua duen edozein pertsonak eman dezake izena ikastaroan, erkidegoa edozein delarik. Tituluak Estatu osoan du balioa, Espainiako Gobernuko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak ematen baitu.

Ze betekizun behar dira izena emateko?

Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua (DBH) edo ondorio akademikoetarako baliokidea den titulazioa egiaztatzea*

Zeintzuk dira ikastaroko edukiak?

1. mailako teknikaria

Arloa: garapen profesionala I. 5 ordu

Arloa: txirrindularitzaren prestakuntza teknikoa eta taktikoa I. 30 ordu

A) Txirrindularitzako espezialitateak irakasteko metodologia. 20 ordu

A) Txirrindularitzako espezialitateen araudia. 10 ordu

A) Segurtasuna eta higienea txirrindularitzan. 5 ordu

Guztira, bloke espezifikoa 70 ordukoa da teknikari-titulurako.

 

Teknikari laguntzailea

Arloa: txirrindularitzaren prestakuntza teknikoa eta taktikoa I. 30 ordu

A) Txirrindularitzako espezialitateak kokatzeko metodologia. 20 ordu

Laguntzailearen titulurako 50 ordu guztira


Praktikak egin behar dira?

Bai, titulua lortzeko, egiaztatutako 150 ordu egin beharko dira.

Zein da ikastaroaren prezioa?

I mailako teknikaria:400€

Teknikari laguntzailea: 170€

Informazioa eta izen ematea ( uztailaren 10a arte)


Azken aldaketa: ostirala, 2020(e)ko ekainaren 19(e)an, 10:38(e)an