Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak eskaintzeko. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika
Arraunketako Euskal Federakundeak I mailako Arraun Entrenatzaile ikastaro ofiziala deitzen du Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren lehen xedapen iragankorrak aipatzen dituen kirol formakuntza jardueren marko barruan. Honen eskakizun, efektu eta alde kurrikularrak Otsailaren 5eko ECD 158/2014 Aginduan (otsailaren 8ko BOE) araututa aurkitzen dira.
Formakuntza osoa gainditu ondoren, hau da, bloke komun eta zehatzeko formakuntza eremu eta modulu guztiak eta praktika aldia burutu ondoren, Arraun Kirol modalitateko I mailako Kirol Entrenatzaile Diploma lortuko litzateke.
Diploma honen bitartez, puntu hauei loturiko eskumenak ziurtatuko dira:
Bi ikastaro eskainiko dira, Gaztelaniazkoa CAED KIROL TEKNIKARIEN ESKOLA KIIB-n (Bilbo) eta Euskarazkoa ARRAUNETXEAN (Orio). Aurretiako izen emate epea irailaren 17tik urriaren 4ra izango da. Ikastaro bakoitzean 30 plaza eskaintzen dira. Plaza hauetatik kanpo geratzen direnentzako kurtso berri bat ateratzen saiatuko gara urtarrilean, zein 2020ko lehen hiruhilekoan burutuko litzatekeen.
Edozein zalantza izanez gero CAED Kirol-teknikarien Eskola ASFEDEBI KIIB-ren bulegora (Martín Barua Picaza Kalea 27 behea 48003 Bilbao) jo dezakezue.Jendaurreko arreta ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:30etara. Harremanetarako beste bide batzuk: 944 037 800 - 944 423 960. E-mail: kiteb@asfedebi.eus
Datozen datetan, izaera erdi-presentziala izango duen Lehen Sorospenen ikastaroa eskainiko da Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailarekin elkarlanean. Ikastaro honen helburua, etorkizunean Euskal Autonomia Erkidegoan Kirolarekin Lotutako Lanbideen Lege Proiektuaren 15. artikuluak adierazten duen lehen sorospenetako gutxieneko konpetentzia betetzea erraztea da, boluntarioak sartuta daude.
Proiektu honen gainean gehiago jakin nahi baduzu begiratu gure bideoa https://vimeo.com/312932205 edo gure webgunean sartu www.asfedebi.eus
Para más información: kiteb@asfedebi.eus / 944.037.800 - 944.423.960
Informazio guztia: formakuntza@asfedebi.eus / 944.037.800 - 944.423.960